1990eko Alemaniaren bateratzea

Jendetza Berlingo Harresiaren gainean.

1990eko Alemaniaren bateratzea (alemanez: Deutsche Wiedervereinigung) prozesu politiko bat izan zen, 1990eko urriaren 3an amaitutakoa, Alemaniako Errepublika Federalaren eta Alemaniako Errepublika Demokratikoaren arteko bat-egitea ekarri zuena.

Errepublika Federala (urdina), Berlin (horia) eta RDA Ekialdeko Berlinik gabe (gorria). 1963tik (hau da, Sarre eta Selfkant-ekin) 1990era arteko egoera

Bateratze-prozesua 1989ko udan hasi zen. Izan ere, urte horretako abuztuaren 23an Hungariak erabaki zuen mendebaldearekiko muga irekitzea. Horren ondorioz, ekialdeko alemaniar andanak herrialdea utzi zuen Mendebaldeko Alemaniara joateko Hungaria zeharkatuz.

Horrek eragin zuen krisi politikoak lehendabiziko hauteskunde libreak ekarri zituen Ekialdeko Alemanian, 1990eko martxoaren 18an. Horren ondoren, bi gobernu alemaniarren arteko negoziazioak hasi ziren, herrialdea okupatu zuten lau botereekin batera, eta "Bi gehi lauko ituna" (Azken Erabakiaren Ituna Alemaniari Dagokionez) sinatu zen. Horrela, alemaniar estatuari burujabetza osoa eman zitzaion, aurreko bi estatuek zenbait muga izan baitzuten Bigarren Mundu Gerran estatu okupatua izateagatik.

Alemania batua, Berlin batua hiriburu duena, Europar Batasuneko eta NATOko kidea da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search